ANODINO
Mamuak
Anodino Kia.ren ikuskizuna
Egun gogorra suertatu da Malda eta Zorrotzek lan egiten duten almazenean
SINOPSIA
Egun gogorra suertatu da Malda eta Zorrotzek lan egiten duten almazenean:
Aurkitu beharreko erlikia galdu bat, konpontzeko dagoen musika-tresna eta hori gutzi ez balitz istripu baten ondorioz objetu guztiek bizia hartu dute ustekabeak sortaraziz… eta bakoitzaren mamuak esnatuz. Txontxongiloak, zuzeneko musika eta antzerkia batzen duen ausartentzako abentura.
TRATAMENDU DRAMATURGIKOA
Publiko familiarrarentzat zuzendutako ikuskizuna da eta batez ere, txiki eta gazteentzako. Premisa honekin ikuskizunak norabide zehatz bat du. Alde batetik antzezlan osoa joku bat da. Jorratu nahi dugun gai mamitsu hau jokoaren eta dibertsioaren bidez aurre egin nahi izan diogu, bakoitzaren barneko beldurrek geldiarazi ez gaitzaten.
Bestetik umorea duen ikuskizuna da, lehen aipatutako jokua agertu dadin. Eguneroko hizkuntzatik abiatuz eta eszena arinak eraikiz. Txontxongiloen papera ikuskizun honetan garrantzi haundia du, baina bere itxura gordina errespetatuz. Sinopsian jartzen duen bezela, objetuek bizia hartu dute eta beren kabuz mugitzen dire almazenean, beraz, objetuei beste funtzio bat eman diegu. Erloju bat mamu beldurti batean bilakatzen delarik, dutxa bat suge arriskutsu batean edo kafetera bat lagun berritsu batean.
Guzti hau itsatsi ahal izateko zuzeneko musika erabiliko dugu. Biolina, errobot batean errepresentatuta. Musika bait da, dudarik gabe, errealitatea eta ametsen artean dagoen itsasgarririk hoberena, bi mundu hauek batzeko berebiziko garrantzia izango du. Musikaria (eta musika) beste pertsonai bat bezela aurre egin diogu, eta arazoak konpontzeko (edo nahasteko, kasuak kasu) ahalmena du.