Input

El arte de no ser

Bere kristalezko kaiolan libre zegoela uste zuen

Eraikin baten fatxadaren oinean kale-antzerki ikuskizuna hasiko da. Artistek euren ikuskizuna hasten dute eta hasi eta gutxira, antzezten ari diren lekuaren gainean bizilagun bat agertzen da altuera batean, bere bizitza kentzeko asmoz.

Danza | Sala, Sitio específico | Más de 30 minutos | Sin texto | Familiar

SINOPSIA

Ez izatearen artea, zirriborro poetiko bat, mendekotasunaren esperientziari buruzko gorputz-bidaia. Hutsaren, isiltasunaren, automatismoaren, estresaren, antsietatearen, emozioen eta izakiaren aldarteak margotzen dituzten sentsazioen igarotze bat. Pertsonaia eta objektu bat, telefonoa, eta mundu oso bat aitzinean, non existentzia berez beharrari lotuta dagoen. Telefonoa, mendekotasunera bultzatzen gaituen guztiaren eta pertsonaiarekin duen harremanaren paralelismoa, bakardadearen betiko tabuaren alegoria.

DosierraBitartekaritza tailerra

Ideiaren jatorria

LANAREN ETA MENDEBALDEKO KULTURAREN ARTEKO LOTURA

Urteetan zehar, Mendebaldeko bizi-erritmoa azkarra eta ia etenik gabea izan da. Horrek distantzia handia sortu du giza harremanetan. Norberaren ezagutzan ere, pertsona bakoitza bere burutik deskonektatzen da. Deskonexio hori sortzeko bi modutan oinarritzen da Art of Nonbeing. Alde batetik, bizi garen etengabeko jarduera anitz eta, bestetik, sare sozialak.

BIZI ERRITMO FRENTIKOA

Asiako kultura ez bezala, non meditazioa biztanleriaren gehiengoak ezagutzen eta praktikatzen duen, Europan pertsona arraroa da egunetik 10 minutu ateratzen dituena, besterik gabe, begiak itxita eserita eta arnasa hartzeko. Inguratu gaituen estimulu metrailadore guzti honek beldurraren gizartea bihurtu gaitu, non inork ez duen artaldearen “ardi beltza” izan nahi eta, hortaz, taldearen inertziak jarraitzen du, bere ongizateaz ahaztuz.

Masen inertziak hain garraiatzen uzten gaitu, ezarritako arautik aldentzeko beldurra hartzen baitugula. Eta gure egunak ezinezko erritmo bihurtzen dira. Interesgarria da ikustea zenbat garen kontziente honetaz, baina zaila egiten zaigu ohitura hau apurtzea eta galdetzen diot zergatik? Hori da bakarkako honetan garatu nahi dugun ideia nagusia. Nola borrokatzen garen geure buruarekin ez gelditzeko, edo hobeto esanda, ez izateko eta ez egoteko.

SARE SOZIALAK: MASKARA

Hitz egiten dugun etengabeko berehalakotasun horrek irudiaren aro berri batera eramaten gaitu, non hitzak, emozioak eta sentimenduak gure izatearen atal ezkutu batera bultzatzen diren. Egia da ulergarria eta ulertzen dela gutako bakoitzak gure pribatutasuna isilpean gordetzeko duen behar guztia. Baina galdetzen diot ea gure askatasunaren jabe ote garen edo zabaltzeko dugun beldurrak beste norbait izateraino paralizatzen gaituen.

Hausnarketa honek guztiak lehen aipatu dugun bigarren puntu horretara eramaten nau: sare sozialetara. Gure burua ezkutatzeko tresna oso baliotsu bihurtu ditugu, gure parte “perfektua” soilik agerian utziz eta geure buruari buruz “ez ederra, ez ona” bezala identifikatzen duguna estaliz. Honen guztiaren gatazka ez da bakarrik maskara bat jarri ahal izatea haietan aurkezteko, baizik eta maskara hori gure aurpegi bihurtu dela, gutako bakoitzaren errealitatearen eta fantasiaren artean kontzientzia galduz. Hemendik maskara kontzeptura gatoz. Maskara gizaki, animalia edo irudimenezko aurpegia irudikatzen duen figura gisa. Harekin, pertsona batek aurpegia estali dezake, ez ezagutzeko edo beste baten itxura hartzeko.

El arte de no ser

FITXA ARTISTIKOA

Ideia eta zuzendaritza → Aiala EtxegaraiZuzendari laguntzailea → Judit Ruíz & Jrisa LialiaAntzezlea → Aiala EtxegaraiAntzerkigintza → Ena FernandezMugimendurako laguntza → Oihana Varela & Julen AranzabalArgiztapen diseinua eta zuzendaritza teknikoa → Jrisa LialiaAldagela → Naiara Hernandez PerezMusika-konpositorea → Itzi MadariagaAkonpainamendu artistikoa → Guillermo Weickert

Danza | Sala, Sitio específico | Más de 30 minutos | Sin texto | Familiar

Bat egin gurekin sormen-bidai zoragarri honetan eta ezagutu elkarrekin egin dezakegun guztia!

Aspaldi egin ez dugun eta bizitzan zehar hainbeste poztasun eman digun antzerki hori berrezagutu nahi dugu, bai profesionalki, bai jendaurrean egon garenean, festetan edo jaialdietan.

info@eszenika.eus(+34) 616 211 434